Aurkezpena

1 TALLERES -TALLERES DE CREATIVIDAD
1 TALLERES -TALLERES DE CREATIVIDAD
previous arrow
next arrow

KATIUSKA TA KATILU Hezkuntza Bizian, arte plastiko eta eszenikoan aritu eta gatibatuta  gauden talde profesional bat gaituzue, gure lana ikuspegi ekologistatik antolatzen dugularik.

AISIALDI ETA IKASKUNTZAKO ESPERIENTZIA GARRANTZITSUAK egiteko GUNEEN bidez, batez ere haurrentzat eta, batzuetan, gazteentzat eta helduentzat, bakerako hezkuntza lortu nahi dugu, balioetan oinarritutako genero-ikuspegiarekin, pertsonak gure garaiko behar ekosozialetara egokitzen laguntzeko.

Pertsona eta kolektibo bakoitzaren interesak eta erritmoak entzuten ditugu, erdigunean kalitatezko giza harremanak jarriz; betiere hezkuntza bizi, sortzaile, berdintsu eta ekologikora bideratuta, non giza alderdi desberdinen garapen integral eta orekatua erraztua izango den.

Hala, proposamen bakoitzaren beharren neurrira, eta eduki moldakorrekin, Prestatutako Espazio Libreak, Arte, Sormen eta Ekologia-Tailerrak sortu ditugu, eta garatzen jarraitzen dugu. Ipuin-kontalariak eta neurrira egindako Animazioa ere bideratzen ditugu, bai zuzenean, bai formatu digitalean.


NORTZUK GARA

Idoia: 20 urte baino gehiago daramatzat lanean, edo hobeto esanda, txikiekin eta gazteekin gozatzen; egunero irakasten didate, eta horrek izugarri asetzen nau. Hezkuntza Bizian trebatu naiz eta AAEEn lizentziaduna naiz. Era berean, Taldeen Bidelagun buruzko ezagutzak ditut. Gainera, asko gustatzen zaizkit pailazokeriak eta arte eszenikoak. Haceria Arteak Bilboko Arteen Kultur Elkarteko zuzendaria izan naiz, eta formatu txikiko eta handiko antzezpenak zuzendu ditut. Butroi Bizirik Trantsizioan elkartearen sortzaileetako bat naiz. Aldaketa pertsonal eta sozialerako elkarte ekologikoa da, eta nire ardura etengabea, edozein motatako artea egitea da naturarekin harmonian.

Habi Txuel: Natura, artea eta pertsonen arteko lotura nire ibilbidean elkartu dira sentsibilitate sakon baten bitartez. Musikako gradu profesionala lortu ondoren, 10 urte baino gehiago ematen ditut gizarte-mugimenduetako dinamizazioan eta ikas prozesuetan laguntzen; aldi berean, arkitekturako ikasketak egin ditut. Pedagogia Adeitsu, Kudeaketa Emozionala, eta Iindarkeriarik Gabeko Komunikazioan, hala nola Baratzezaintza Ekologikoan, Hiri-Nekazaritzan eta Permakulturan trebatu naiz.

Iker: bi seme-alabaren aita naiz, eta horrek nire pasio artistikoa haiekin nola partekatu planteatzera eraman nau, familian gozatuz. Bakion dudan arte tailerrean egiten dugu, eta une horiek beste pertsona batzuei partekatzeko asmoz, orain Katiuska ta Katilun, arte tarte hau haur gehiagorekin eta helduagoekin eramaten dut. BBAAn lizentziaduna naiz, eta nire obra egiten eta erakusten dut, batez ere zeramikan eta egurrean. Nire lanaren alde artistikoaz gain, zeramika industriala, zurezko dekorazio landatarra, filmaketaren ekoizpen artistikoa eta artearekin lotutako beste hainbat lan sortu ditut.

Irama: Sormenaren mundu liluratsua aurkeztera natorkizue. Itsasoak zeharkatzen ditut briboi txikiekin duela 12 urte, eta orain nire itsas-ontziarekin beste portu batetan lurreratu nahi dut, nire tripulazioaren parte izan nahiko zenuke? Gose handiko nabigatzaileen Elikadura Osasuntsu eta Jantokien Kudeaketa Integrala, Lanpostu Arriskuen Aurreikuspena ababor eta istriboren, eta Hezkuntza Arloko Gatazka Konponbidean formakuntza daukat, begian partxedun edo sorbaldan lorodun pirata txikiekin. Antzinako eta estiloko altzariak zaharberritzailea, itsasontzi flotatzaile ala mendeak duela urperaturikoetan. Abentura eta altxor asko dauzkagu elkarrekin topatzeko… Hasiko gara??