Formatu txiki edo handiko jolas gune libreak, material naturalekin, 0-12 urte bitarteko haur eta familiakoentzako.
*Bideratzaileez gain, pertsona heldu/senideak edo horiek gabe.

FORMATU TXIKIA. 0-5 urte ala 6-12 urte.
Haurrak prestatutako eta egokitutako jolasekin askatasunez trebatzeko gune segurua. Formatu txikiko materiala, metodologia bizi eta jolas naturaletan oinarritua. Gainera, lekuak 4 txoko ditu, modu libre eta autonomoan erabiltzeko:
- Antzerki-mozorro-aurpegi margoak
- Margo mota desberdinak – Pintzelak – Horma-irudiak
- Jolas sinbolikoa- Animaliak- Garraioak, Janariak…
- Eraikuntzak – Zurezko blokeak
Talde entretenimendurako elkarlan jolasak ere proposatzen dira, hala nahi duten parte-hartzaileentzat.


FORMATU HANDIA. 0- 5 urte
(60m2 minimo kanpoan edo barnean).
Espazio zabal eta segurua, non haurrek askatasunez jolasten duten material prestatu eta egokituen artean, Montessori, Pikler eta Waldorf bezalako pedagogietan oinarrituta, besteak beste.


FORMATU HANDIA. 6 urtetik aurrera
(60 m2 gutxienez kanpoan edo barruan)
Sortu berri eta antzinako zurezko jokoen bilduma, non elkarlana, taldearen trebetasuna eta talde-jostaketa sustatzen diren.
