Neurrira egindako eduki espezifikoei buruzko behin-behineko edo aldizkako tailerrak, Hezkuntza Bizian eta Ekologian oinarritutako metodologiarekin. 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen taldeei zaintza-zerbitzuak kongresu, hitzaldi, azoka, formakuntza eta abarretan.
*Bideratzaileez gain, pertsona heldu/senideak edo horiek gabe.
*Presentziala, Digitala edo Streaming: hainbat formaturekin lan egiten dugu, zuen beharren arabera: aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen ditugu, osasun-prebentzioko neurriak zainduz, Streaming bidez zabaltzeko aukerarekin (Internet bidez zuzenean, edo aldez aurretik grabatutako saio batetan). Enkarguz ere egiten dugu material digitala, behar beste aldiz errepikatu ahal izateko.
NEURRIRA EGINDAKO TAILERRAK 3-5 urteko edo 6-12 urteko taldeentzat.
Teknika edo gai jakin bati buruz. Zuen beharretara egokitzen gara; zuen proiektua kontaiguzue, gure taldeak diseinatu eta martxan jartzen du.
EKOLOGIA TAILERRAK
Neurrira egindako edukiak sortzen ditugu. Sentsibilizazioa, natura eta ekosistemak behatzea, eskola-baratzeak sortzea eta dinamizatzea, irakasleei laguntzea (curriculumaren zeharkakotasuna).
Landutako gaiak: Elikadura, Deforestazioa, Haziak eta Landareak, Tximeleten Oasia, Zumegintza, Buztin naturala, Paper birziklatua, Musika naturan, etab.
SORMEN TAILERRA 3-5 urteko edo 6-12 urteko taldeentzat.
Helburua Gorputz-Adierazpenarekin, Ahozko Adierazpenarekin eta Adierazpen Artistikoarekin jolastea da: antzerki, musika, dantza, ipuin-kontaketa, kondairak, olerkigintza, bertsoak, margolaritza, eskultura, teknika plastikoak…
ARTE TAILERRA: 6-12 urte.
Jarduera honetan pentsamendu originala, irudimen konstruktiboa eta pentsamendu dibergentea sustatzen dira arte plastikoaren bidez, beti ere modu ludikoan, hamaika jarduera artistikoetarako prestatutako espazioetan: margolaritza, modelaketa, zumegintza, alanbrea, egurra, maché papera, material birziklatua.